Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

130. edizioa

Gizonezkoen 21 traineru, gaur, Kontxako estropadan jokatzeko txartelaren bila

EITB MEDIA

Sailkapen-proba ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, zuzenean, 17:40tik aurrera.

  • Kontxako estropadaren 2024ko artxiboko irudia. EFE

    Kontxako estropadaren 2024ko artxiboko irudia. EFE

Gizonezkoen 21 traineruk hartuko dute parte gaur, irailak 4, osteguna, jokatuko den Donostiako Banderarako sailkatzeko estropadan. 

Sailkapen-estropada eta hurrengo jardunaldiak zuzenean izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40an hasita. Erlojupekoa eginda jokatuko dituzte, 18:00etan hasita, eta traineru guztiek bukatutakoan jakingo dugu nortzuk sailkatu diren Kontxako estropadarako. Parte-hartzaileek hiru milia egin beharko dituzte, eta ziaboga bakarra.

Emaitzak ez du behin betiko sailkapenerako balioko. Izan ere, bi jardunaldi nagusietako denborak baliatuko dituzte Urdaibai egungo txapeldunaren lekukoa nork hartuko duen argitzeko.

Irailaren 7an eta 14an jokatuko dute Kontxako Banderako lehia. Emakumezkoen kategorian, 11:00etan ekingo diote lanari bi egunetan; gizonezkoenean, ordea, 12:00etan.

Gizonezkoen sailkapen-proban, irailaren 4an, talde hauek arituko dira:

A Taldea

Bermeo

Ares

Cabo 

Getaria

Kaiku

Lekittarra

Ondarroa

Orio

Hondarribia

San Juan

Zierbena

B Taldea

Arkote

Chapela

Hibaika

Lapurdi

Samertolameu

San Pedro

Sotera

Tiran

Zarautz

Zumaia

OHARRA: Donostiarra (Eusko Label ligan ondoen sailkatuta dagoen etxeko taldea) dagoeneko sailkatuta dago, araudian hala jasotzen baita.