Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Euskotren eta Eusko Label Liga

Oriok garaipen bikoitza lortu du Portugaleteko uretan

Agentziak | Erredakzioa

Gipuzkoarrak jaun eta jabe izan dira Euskotren zein Eusko Label Ligako estropadetan. Santurtzi izan da bigarren gizonezkoetan eta Arraun Lagunak emakumezkoetan.

  • Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen

    Orioko arraunlariak, garaipena ospatzen. ETBko emanalditik hartutako irudia.

Oriok jardunaldi biribila izan du larunbat honetan, Portugaleteko uretan jokatutako bi estropadak irabazita. Gipuzkoarrak nagusi izan dira emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Arratsaldea Euskotren Ligako estropadarekin hasi da. Orioko neskak hasieratik jarri dira estropadaren buruan eta, beste behingoz, ez dute aurkaririk izan. 13 minutu eta 26 segundoko denborarekin gailendu dira. 14 segundo atera dizkio Arraun Lagunaki, 29 Hondarribiari eta 40 Donostiarrari.

Sailkapen nagusiari dagokionez, Orio da liderra, ondoren, zazpi puntura, Arraun Lagunak dago, hirugarren Donostiarra da, eta Hondarribia laugarren. Azken bien artean puntu bakarreko aldea dago.

Eusko Label Liga

Gizonezkoen estropadan ere Oriok egin du denborarik onena. Horiak azkarrenak izan dira ohorezko txandan, Santurtziren, Hondarribiaren eta Zierbenaren aurretik. Halaber, lau horiek izan dira estropada osoko onenak.

Bosgarren postua bigarren txandako garailearentzat izan da, Donostiarrarentzat, eta seigarrena, Urdaibairentzat.

Lehen txandako irabazlea Kaiku izan da.