Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Bermeo eta Portugaleten

Lau hautagai Euskotren Ligako plaza baterako

EITB MEDIA

Hiru euskal talde eta talde galiziar bat lehiatuko dira asteburu honetan datorren denboraldiko Euskotren Ligan aritzeko.

  • Hondarribiko trainerua

    Hondarribiko trainerua

Euskotren Ligaren azken asteburua izango da hurrengoa, hilaren 18a eta 19a.

Bermeon eta Portugaleten Euskotren Ligara igotzeko play-offak jokatuko dira, eta lau taldek parte hartuko dute Euskotren Ligara igotzeko.

Erlojupeko formatuko bi estropadatan erabakiko da datorren denboraldian nor ariko den Donostia Arraun Lagunak, Orio Orialki eta Donostiarra Lacturalerekin batera.

Larunbatean, Bermeon, eta igandean, Portugalete,n estatxak askatuko dituzte lau taldek. Alde batetik, Hondarribia Bertako Igogailuak izango da bere Euskotren Ligako postua mantentzeko esperantzarekin, eta bestetik, ETE Ligaren ordezkariak izango dira, Tolosaldea Arraun Kluba eta Deustu Arraun Taldea eta Galiziako Ligatik CR Cabo da Cruzek parte hartuko du, Chapelak parte hartzeari uko egin dion bitartean.