Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

EUSKO LABEL LIGA

Santurtzik bigarren Eusko Label Liga kateatu nahi du; Hondarribiak, hori eragotzi

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Moreek 6 puntuko aldea dute "Ama Guadalupekoa” ontziarekiko, txapelketa amaitzeko bi estropada falta direnean.

  • Santurtzi eta Hondarribia Kontxako Banderan

    Santurtzi eta Hondarribia Kontxako Banderan. Argazkia: EFE

Santurtzik, Eusko Label Ligako liderrak, denboraldi historikoa biribildu nahi du asteburu honetan Bermeon eta Portugaleten, bere eskuetan baitu traineruen liga nagusiko koroa bigarrenez jarraian bereganatzea, Kontxako Bandera irabazi eta astebetera.

Iker Zabalak entrenatutako koadrilak moralaz gainezka ekingo die azken bi estropadei, Donostiako badian arraunak altxatzea lortu baitzuten joan zen asteburuan, 36 urteren ondoren, 'Arrauneko Olinpiada' izenekoaren historiako edizio estuenean, Hondarribiari 46 ehuneneko aldea besterik ez baitzion atera.

Ama Guadalupekoa da bizkaitarrei txapeldunaren koroa kendu diezaiekeen aurkari bakarra; alabaina, horretarako sei puntuko aldea irauli beharko du sailkapen nagusian. Balentria hori zaila da, bizkaitarrek denboraldiaren azken zati honetan duten errendimendua ikusita.

Izan ere, Ioseba Amunarrizek gidatzen duen taldeak, abuztu hasierako estropadetan, bi ontzien artean sailkapenean zegoen tartea murriztea lortu zuten; aitzitik, santurtziarrak iazko garaipena errepikatzeko egoera ezin hobean kokatu ziren Aresen eta Moañan irabazitako jardunaldien ondoren.

Denboraldiari amaiera emango dioten bi hitzordu horiek honako hauek dira: Bermeoko XXXIX. Ikurrina (gaur, 18:50), itsaso zabalean, eta XLVII. El Corte Ingles Bandera (igandea, 12:30), Bilboko Itsasadarreko estropada eremuan, Portugalete parean.

Gaurko jardunaldiaren ostean, Santurtzi eta Hondarribiaren arteko aldea hiru puntukoa edo txikiagoa balitz, azken estropada hori erlojupeko eran jokatuko litzateke.

Donostiarrak, Oriok, Zierbenak, Bermeok, Ondarroak eta Cabo da Cruzek osatuko dute urteko azken bi banderen lehian parte hartuko duten zortzi partaideen sorta.

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak

Aurretik, larunbateko 17:40an eta igandeko 11:20an, gizonezkoen bost ontzi eta emakumezkoen lau lehiatuko dira traineruen bi liga handietako play-offetan, batzuk igotzeko asmoz, eta beste batzuk mailari eusteko xedearekin.

Gizonezkoetan, Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertolameu eta Bueu lehiatuko dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan jardungo dute, hurrengo denboraldian maila gorenean aritzeko bi posturen bila, hau da, batetik, KAE 1era jaitsi den Zarautzek galdu duena, eta, bestetik, Tiranek galdu nahi ez duena.

Emakumezkoetan, Hondarribiak (Euskotren Ligako azkena) defendatuko duen postua izango da jokoan egongo den bakarra. Toki horren aiduru ibiliko dira Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz. Galiziatik ontzi bakarrak egingo du arraun, Chapelak play-offetan parte hartzeari uko egin baitio.

BERMEOKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

----------------------------------------

BERMEOKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Joera

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

Iragarpena

Gaur

2024/04/27

Eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu larunbatean. Hodeitza aldakorra; tarteka hodeitsu egongo da zerua eta zaparradak botako ditu, batez ere arratsaldean, baina ziurrenik giro eguzkitsua ere izango dugu noizbehinka. Zenbait lekutan ekaitzak jo dezake, txingorrarekin batera. Hego-haizea indartsu ibiliko da egunaren hasieran; arratsaldearen hasieran mendebaldera aldatuko da, bolada oso gogorrekin kostaldean, eta tenperatura jaitsiko da orduan. Iparraldean tenperatura maximoak igo eta epelak izango dira, 17 edo 18 ºC ingurukoak, barnealdeko altuenek berdintsu jarraituko dute.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/19 ºC
  • Donostia:10/17ºC
  • Gasteiz:6/15 ºC
  • Iruña:9/17 ºC
Bihar

2024/04/28

Igandean ere izango da eguraldia aldakorra. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da, ahul; hodeiak eta ostarteak, litekeena da ateri eustea denean goizean. Gero haizea iparraldetik finkatuko da eta arratsaldean indartu egingo da, bolada gogorrekin. Eguerditik aurrera, beraz, hodei trinkoagoak agertuko dira eta zaparradak botatzeko aukera goizean baino handiagoa izango da. Tenperatura bizpahiru gradu jaitsiko da; Ebro ibarreko maximoetan aldaketa handirik ez.

Tenperatura:

  • Bilbao: 7/17 ºC
  • Donostia:6/16ºC
  • Gasteiz:2/15 ºC
  • Iruña:2/17 ºC
Etzi

2024/04/29

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 05:17:00
    17:35:00
  • Itsasbehera 11:24:00
    23:46:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 4.11 / 4.15
    B: 1.3 / 1.28
  • Eguzkia UTC 05:10:00
    UTC 19:09:00
  • Ilargia 23:24:00
    06:48:00

2024/04/27

Hegoaldeko eta hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin; arratsaldean bat-batean mendebal/ipar-mendebaldera aldatu eta zakartu egingo da, 5-6ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, eta arratsaldean itsaskia, itsaski handiko edo itsaso zakarreko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1 m inguruko olatuak altxatuko ditu goizaldean eta gauean 1,5-2 m ingurukoak. Trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Bihar
  • Itsasgora 05:54:00
    18:14:00
  • Itsasbehera 0
    12:02:00
  • Tenperatura 14º
  • Itsasgora P: 3.94 / 4
    B: 0 / 1.47
  • Eguzkia UTC 05:09:00
    UTC 19:10:00
  • Ilargia 00:24:00
    07:37:00

2024/04/28

Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin; arratsaldean ipar-mendebaldera aldatuko du, 2-3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 m arteko olatuak altxatuko ditu.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/04/29