Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Play-offak

Tolosaldea eta Getaria, lidergoan, lehen jardunaldia jokatuta

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Tolosaldea izan da indartsuena emakumezkoen estropadan eta Getaria gizonezkoetan. Igandeko estropadan erabakiko da igoera.

Tolosaldeako trainerua

Eusko Label eta Euskotren ligetako play-offak jokatuko dira asteburuan.

Gaur, Bermeon, emakumezkoetan, Hondarribia (Euskotren Ligako azkena), Tolosaldea eta Deustu (ETE Ligako lehen biak) eta Galiziako txapeldun izan den Cabo da Cruz aritu dira Euskotreneko txartelaren bila.

Tolosaldeak nagusitasunez agindu du Bermeoko uretan eta eskura du igoera 4 puntuak eskuratu eta gero.

Tolosaldea

Tolosaldea

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1- Tolosaldea: 11:38 (4 puntu)

2- Deustu: 11:49 (3 puntu)

3- Hondarribia: 11:56 (2 puntu)

4- Cabo: 12:06 (Puntu 1)

Gizonezkoetan Galiziako Tiranek (Eusko Labeleko azken-aurreko sailkatua), Getariak eta Kaikuk (KAE 1eko lehen eta bigarrenak), eta Galiziako Ligan txapeldun eta txapeldunorde izan diren Samertoloameu eta Bueu lehiatu dira.

Bost ontzi horiek erlojuaren kontrako bi estropadetan aritu dira. Gaur jokatuko da aurrenekoa Bermeon eta Getaria izan da onena, bigarren Samertoloameu, hirugarren Kaiku, laugarren Bueu eta bosgarren Tiran.

Gipuzkoarrak dira faborito nagusienak hurrengo denboraldian Eusko Label Ligan aritzeko.

DENBORAK ETA SAILKAPENA

1. Getaria 21:25 (5 puntu)

2. Samertoloameu 21:29 (4 puntu)

3. Kaiku 21:30 (3 puntu)

4. Bueu 21:44 (2 puntu)

5. Tirán 21:49 (Puntu 1)

Igandean goizeko 11:20an play-offetako bigarren jardunaldia jokatuko da Portugaleten eta bertan erabakiko dira igoera txartelak.

-----------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADA EREMUKO BATIMETRIA:

-----------------------------------------

PORTUGALETEKO ESTROPADARAKO AURREIKUSITAKO MAREA:

Joera

  • Larunbata

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

Iragarpena

Gaur

2024/05/11

Larunbatean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira goizean, eta arratsaldean ezegonkortasuna areagotuko da. Egunaren lehen partean giro eguzkitsua nagusituko da eta hego ukituko haizearekin, tenperatura atsegina eta epela izango da. Arratsaldetik aurrera hodeiak ugaritu egingo dira, bero-hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu; zenbait tokitan trumoitsuak eta mardulak izan daitezke. Arratsaldean haizeak ipar/ipar-mendebaldera egingo du Kantauri isurialdean eta freskatzen hasiko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 15/25 ºC
  • Donostia:15/24ºC
  • Gasteiz:10/26 ºC
  • Iruña:10/27 ºC
Bihar

2024/05/12

Igandean giro motelagoa eta freskoagoa izango dugu. Ipar-mendebaldeko haizearekin hodeiak ugarituko dira eta baliteke eguerditik aurrera zaparrada batzuk botatzea, bereziki barnealdean eta mendi inguruetan. Tenperaturak behera egingo du eta balio altuenak 19-22 ºC-koak izango dira.

Tenperatura:

  • Bilbao: 14/21 ºC
  • Donostia:13/19ºC
  • Gasteiz:10/22 ºC
  • Iruña:10/23 ºC
Etzi

2024/05/13

Oraindik ez ditugu daturik jaso. Begiratu minutu gutxi barru. Eskerrik asko.

Tenperatura:

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 05:35:00
    17:50:00
  • Itsasbehera 11:35:00
    ::
  • Tenperatura 14-15º
  • Itsasgora P: 4.24 / 4.27
    B: 1.19 / 0
  • Eguzkia UTC 04:52:00
    UTC 19:25:00
  • Ilargia 07:02:00
    23:45:00

2024/05/11

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin eta eguerditik aurrera ipar-osagaitik finkatuko da, 3-4ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-mendebala nagusituko da. Itsaso kizkurra eragingo du eta arratsaldean itsaskirria edo itsaskia. Mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdi inguruko olatuak altxatuko ditu. Arratsaldean trumoi-ekaitzak bota ditzake.

Bihar
  • Itsasgora 06:22:00
    18:36:00
  • Itsasbehera 00:08:00
    12:21:00
  • Tenperatura 14-15º
  • Itsasgora P: 3.95 / 4.04
    B: 1.15 / 1.44
  • Eguzkia UTC 04:51:00
    UTC 19:26:00
  • Ilargia 08:05:00
    00:29:00

2024/05/12

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eguerdi partean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3ko indarrarekin. Gauean ahuldu eta norabide aldakorreko haizea ibiliko da. Itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin egunaren lehen partean. Gauean itsaso kizkurra eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak hasieran 0,5 m inguruko olatuak altxatuko ditu eta egunaren bigarren zatian 0,5-1 m-koak.

Etzi
  • Itsasgora
  • Itsasbehera
  • Tenperatura º
  • Itsasgora P: /
    B: /
  • Eguzkia UTC
    UTC
  • Ilargia

2024/05/13