Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Hondarribia, Zierbena, Orio, Getaria, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroa sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko

EITB Media

Sailkatze estropadan aurrera egin dute zazpi talde hauek eta antolatzailea izateagatik sailkatuta zegoen Donostiarrarekin batera lehiatuko dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera irabazteko helburuarekin.

2:17
Hodarribia

Hondarribia, Zierbena, Orio, Getaria, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroa taldeak sailkatu dira Kotxako Bandera jokatzeko asteazken honetan (abuztuak 31) Donostiako uretan egin den sailkatze estropadan. Antolatzailea izateagatik jada sailkatuta zegoen Dobnostiarrekin batera ariko dira lehian datozen bi igandeetan, irailaren 4an eta 11n.

Guztira 24 talde ibili dira lehian Kontxako Badiako uretan eta zazpik soilik lortu dute Kontxako Banderan lehiatzeko txartela. Hondarribiak egin du marka onena (19:43); ziabogan argi utzi du ez zuela ezustekorik nahi eta 8 segundo atera dizkio Zierbenari, 11 Oriori eta 12 Urdaibairi. Kaikuk eta Getariak Hondarribiak baino 14 segundo behar izan dituzte lehen luzea betetzeko; Getariak eta Cabok, aldiz, 16 segundo gehiago.

Itzuliko luzean Hondarribiak ez du erritmoa moteldu eta onena izan da, 19 minutu eta 43 segundoko markarekin. Zierbena (20:00) izan da bigarren 16 segundora eta Orio (20:02) hirugarren 19 segundora. Getariak (20:05) estropada bikaina egin du eta laugarren izan da. Urdaibaik (20:09) amaitu du bosgarren, seigarren izan den Kaikuri (20:09) 26 ehuneneko soilik aterata. Azken txartela, aldiz, Ondarroak (20:09) lortu du Kaikuk baino 12 ehuneneko gehiago behar izan dituelarik.

Cabok (20:12) zortzigarren amaitu eta ezin izan du Kontxarako txartela lortu. Ondarroak baino hiru segundo gehiagoko marka egin eta kanpoan geratu da. Lekittarra (20:20) izan da bederatzigarren, Ares (20:28) hamargarren, Bueu (20:37) talde galiziarra hamaikagarren eta Samertolameu (20:38) hamabigarren.

Kontxako Banderako lehen jardunaldiko txandak:

Sailkatze estropada amaitu ostean, igandean (irailak 4) Kontxako Banderako lehen jardunaldiko txanden zozketa egin da. Lehen txandan lehiatuko dira Orio, Getaria, Hondarribia eta Kaiku. Bestalde, bigarren txandan ariko dira Urdaibai, Zierbena, Donostiarra eta Ondarroa.

Kontxako Banderako sailkatze estropadako lehen 12 taldeen sailkapena. Argazkia: EITB Media

Kontxako Banderako sailkatze estropadako lehen 12 taldeen sailkapena. Argazkia: EITB Media

Kontxako Banderako sailkatze estropadako azken 12 taldeen sailkapena. Argazkia: EITB Media

Kontxako Banderako sailkatze estropadako azken 12 taldeen sailkapena. Argazkia: EITB Media