Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

KONTXAKO BANDERA

Orio, Kontxan garaile hirugarren aldiz

A. A. | EITB MEDIA

Oriotarrek bigarren jardunaldia ere bereganatu dute Arraun Lagunaken aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.

1:07
Orioko arraunlariak banderarekin

Oriok bere historiako hirugarren Kontxako Bandera eskuratu du igande honetan, emakumezkoen banderaren 15. ekitaldian. Oriotarrek 2,16 segundoko aldearekin ekin diote lehiari Arraun Lagunakekiko, eta alde horri eutsi eta areagotu egin dute bigarren jardunaldian. Izan ere, oriotarrek irabazi egin dute bigarren jardunaldia ere Lugañene ontziaren aurretik, 14 ehuneneko aldearekin izan bada ere.

Lehen kaletik arraun egin duen Nadeth Agirreren hamalaukoak berehala hartu du estropadaren branka, eta lehen luzearen erdialdera iritsi direnean 3 segundoko aldea zuen Donostiarra ontziarekiko eta 4 Arraun Lagunakekiko. Ziabogan tarteak gora egiten jarraitu dute; horiek 5:11 markatu baitute, eta haien atzetik 5 segundora eta 6ra maniobratu dute aurkariek.

Aitzitik, poparian, Andrea Astudillo gidatutako Lugañeneko arraunlariak (3. kaletik) bizi-bizi etorri dira, eta segundo bakarrera murriztu dute tartea. Are gehiago, azken txanpan parez pare jartzea ere lortu dute, bigarren igandeko estropadari zirrara berezia emanez. Aitzitik, azken txanpan San Nikolasekoak kementsu agertu dira, eta bigarren jardunaldian ere nagusitzeko gai izan dira, bien arteko tartea hutsaren parekoa iza arren. Hala, Oriok 10:36.80ko denboraz irabazi du, eta Arraun Lagunak 10:36.94 egin ondoren sartu da helmugara.

Kontsolazio txandari dagokionez, Tolosaldeak aparteko estropada egin eta nagusitasun osoz gailendu da beste hiru traineruen aurretik (10:45.00). Maialen Amundarainek gidatutako traineruak 13 segundoko aldea atera dio bigarren izan den Hibaikari (11:58.50). Ondoren, Cabo (11:02.94) eta Chapela (11:06.56) Galiziako ontziak sartu dira, 17 eta 21 segundoko atzerapenarekin, hurrenez hurren.

Tolosaldekoen lana hain izan da ona, ezen 2. jardunaldiko hirugarren denborarik onena egin dutela, eta horrek sailkapen nagusian laugarren tokia esrdiestea ahalbidetu die, Hondarribiaren aurretik.

2. JARDUNALDIKO SAILKAPENAK:

Kontxako Banderako emakumezkoen 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

Kontxako Banderako emakumezkoen 2. jardunaldiko sailkapena. Argazkia: EITB

SAILKAPEN OROKORRA:

Kontxako Banderako emakumezkoen sailkapen orokorra. Argazkia: EITB

Kontxako Banderako emakumezkoen sailkapen orokorra. Argazkia: EITB