Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Kontxako Bandera

Orio eta Urdaibai, 2022ko Kontxako Banderako irabazleak

EITB Media

Emakumezkoen mailan Orio izan da nagusi bigarren jardunaldian eta gizonezkoetan Urdaibai. Biek ala biek bi jardunaldiak irabazi dituzte.

  • Orio eta Arraun Lagunak

    Orio eta Arraun Lagunak, Kontxako Banderak astintzen. Argazkia: EFE

Orio emakumezkoetan eta Urdaibai gizonezkoetan izan dira 2022ko Kontxako Banderako irabazleak. Oriotarrek zein bermeotarrek bigarren jardunaldian nagusituta bereganatu dute garaipena. Gainera, lehen jardunaldian ere bi talde hauek izan ziren onenak.

Emakumezkoen mailan oso estua izan da Orioren eta Arraun Lagunaken arteko lehia. Oriok bi segundoko abantaila lortu zuen lehen jardunaldian eta bigarreneko azken metroetan parean jarri zaio Arraun Lagunak. Hala ere, azken esprintean Orio gailendu da.

Bandera bereganatu ostean poza eta ospakizunak izan dira nagusi Oriokoen taldean.

Nadeth Agirre patroia pozik azaldu da Kontxako Bandera irabazi ostean.

Arraun Lagunakek lan bikaina egin du, baina ezin izan du bandera etxera eraman. Xubane Uribarrena "harro" azaldu da egin duten lanarengatik.

Gizonezkoen mailan Urdaibai jaun eta jabe izan da hasieratik amaieraraino. Bermeokoek estropada kontrolpean izan dute une oro.

Bi jardunaldiak irabazi ostean Kontxako Bandera jasotzerakoan pozak eztanda egin du.

Gorka Aranberri Urdaibaiko patroia gustura agertu da taldeak egin duen lanarekin.

Donostiarra bigarren izan da bigarren jardunaldian, baita sailkapen nagusian. Arkaitz Diaz Donostiarrako patroiak taldeak egindako lanaz hitz egin eta Urdaibai zoriondu du.

Hondarribiak ez du egun ona izan. Hasieratik atzean geratu da eta garaipenaren borrokaik at geratu da. Lehen jardunaldian bigarren izan zen arren, bigarren jardunaldian hirugarren izan da, eta sailkapen nagusiko hirugarren postuan amaitu du Kontxako Bandera. Mikel Orbañanos entrenatzaileak ez du aitzakiarik jarri.