Publizitatea
Itxi

2021/08/15

00:10

Alaves

1. JARDUNALDIA

Real Madrilek ez dio aukerarik eman Alavesi atsedenaldiaren ostean (1-4)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Lehen zatia 0-0ekoarekin bukatu ostean, madrildarrak babazorroak baino gehiago izan dira bigarren zatian, bi gol sartu dituen Benzema protagonista izanik.

2:05
Alavés vs Real Madril
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-4), 2021/2022 denboraldiari dagokion Santander Ligako lehen jardunaldian. Babazorroek bizitasun gehiago jarri dute norgehiagokako lehen 45 minutuetan, eta aurre egin diote Carlo Ancelottiren taldeari.

Aitzitik, bigarren zatia hastearekin batera, madrildarrak goitik behera nagusitu dira, eta lau gol sartuta hiru puntuak eraman dituzte Mendizorrotzatik.

Karim Benzemaren bi golek eta Nacho Fernandezek sartutako beste batek partida erabakita utzi dute 15 minuturen buruan. Gerora, Joselu Matok markagailuko kontrako aldea murriztu badu ere, Courtois atezainak Guidettiri egindako penaltia baliatuta, Vinicius Juniorrek beste gol bat erdietsi du neurketa amaitzear zela, etxekoen atsekaberako.

Fitxa teknikoa:

1 - Alaves: Pacheco; Martín, Lejeune, Laguardia, Duarte; Pina (Toni Moya, 82. min), Pons (Loum, 59. min), Manu García (Guidetti, 59. min); Édgar (Pellistri, 68. min), Rioja (Iván Martín, 68. min) eta Joselu.

4 - Real Madril: Courtois; Militao, Alaba, Nacho, Lucas; Modric (Asensio, 88. min), Casemiro, Valverde (Isco, 88. min); Hazard (Vinicius, 66. min), Benzema (Jovic, 89. min) eta Bale (Rodrygo, 68. min).

Golak: 0-1, 48. min: Benzema. 0-2, 56. min: Nacho. 0-3, 62. min: Benzema. 1-3, 65. min: Joselu, penaltiz. 1-4, 92. min: Vinicius.

Epailea: César Soto Grado. Txartel horiak: Manu García (Alaves); Bale eta Courtois (Real Madril).

Gertakizunak: Gasteizko Mendizorrotza zelaian jokatu den LaLiga Santanderreko lehen jardunaldiko partida, 3.968 ikusleren aurrean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;