Itxi

Alaves

17. JARDUNALDIA

Alavesek berdinketa lortu du Getaferen aurka azken minutuetan (1-1)

I. G. | EITB MEDIA

Emaitza honekin, talde gasteiztarrak jaitsiera gunetik kanpo jarraitzen du.

0
Alaves vs Getafe: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Alavesek gol bakarrera berdindu du Getaferen aurka Mendizorrotzan jokatu den Santander Ligako 17. jardunaldiko partidan. Emaitza honekin, talde gasteiztarrak jaitsiera gunetik kanpo jarraitzen du.

Enes Ünal turkiarrak aurretik jarri ditu madrildarrak 20. minutuan eta Getafek 85.era arte eutsi dio markagailuari, Joselu Matok Alavesen berdinketa lortu duenean.

Partida oso bizia izan da, etenaldi ugarirekin eta bi taldeentzat aukera gutxirekin, bata bestearengandik hiru puntura mantentzen direlarik.

Alavesek menderatu du erasoko ekintzetan, baina ez da David Soriaren atera iritsi. Getafek jo du lehenengo.

Madrildarren lehen aukeran, Enes Ünal turkiarrak 0-1ekoa egin du partida hasi eta 20 minutura, Damian Suarezek ondo aprobetxatu duen Arabako taldearen galera baten ostean.

Javi Callejaren taldeari kosta egin zaio jokaldiak bukatzea eta ia ez da jokalari desorekaturik agertu.

Alaves indartsuago zelairatu da atsedenaldiaren ostean. Minutuek aurrera egin ahala, Javi Callejaren mutilek gora egin dute eta 60. minutuan Victor Laguardiak buruz barkatu du Manu Garciaren pasea.

Arabarrak berdinketaren bila joan dira, eta baloiak esekitzen hasi dira, Joselu Matok 86. minutuan berdinketa lortu duen arte.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Martin (Toni Moya, 79. min), Laguardia, Lejeune, Duarte (Sylla, 79. min); Loum, Pons (Edgar Mendez, 65. min), Manu García; Pellistri (Iván Martín, 46.min), Rioja (Javi López, 88. min) eta Joselu.

1 - Getafe: Soria; Damian (Iglesias, 66. min), Djene, Mitrovic, Cuenca, Olivera; Aleña (Poveda, 83. min), Maksimovic, Arambarri, Sandro (Mata, 46. min) eta Enes Ünal (Jankto, 74. min).

Golak: 0-1, 20.min: Enes Ünal. 1-1. 87.min: Joselu.

Epailea: Soto Grado. Txartel horia atera dio Lejeuneri 92. minutuan, baita Aguirregabiria (45. min), Mitrovic (41. min), Arambarri (45. min), Mata (68. min) eta Soria (81. min) jokalariei ere.