Itxi

Alaves

Lagapena

Alex Balboak Huescan jokatuko du 2023-24 denboraldian, Alavesek utzita

EITB MEDIA

2022-23 denboraldian, erdilari gasteiztarra, 22 urtekoa, 15 partidatan zelairatu zen Alavesekin, Ligan eta Kopan. Duela gutxi, Balboak berritu egin du Gasteizko klubarekin zuen kontratua, 2026ra arte.

  • Balboa Huescan ibiliko da, 2023-24 denboraldian. Argazkia: Deportivo Alaves.

    Balboa Huescan ibiliko da, 2023-24 denboraldian. Argazkia: Deportivo Alaves.

Alex Balboak Hypermotion Ligako Huescan jokatuko du 2023-24 denboraldian, Alavesek utzita, asteartean Gasteizko klubak iragarri duenez.

22 urteko gasteiztarra 15 partidatan zelairatu zuen Luis Garcia Plaza entrenatzaileak aurreko denboraldian, Liga eta Kopa zenbatuta. Duela gutxi, futbolariak berritu egin du Alavesekin zuen kontratua, 2026ra arte.

Ohar bidez, Alavesek nabarmendu du "jokalaria hazteko toki ezin hobea" izango dela Huesca, "aurreko denboraldian talde babazorroan eskarmentua lortu ondoren". Jose Angel Ziganda da Huesca taldearen entrenatzailea.

2021-22 denboraldian egin zuen debuta Balboak, Kopan, Unami-Alaves kanporaketan.