Athletic Club
Athleticek iragarri du
Fernando Amorebietak uko egin dio Venezuelarekin jokatzeari
Erredakzioa
Zuri-gorriak ez du Venezuelako selekzioak irailaren 3an eta 7an jokatuko dituen partidetan parte hartuko. Athleticek berak jakinarazi dio Espainiako Futbol Federazioari jokalariaren erabakia.
Athletic Clubeko Fernando Amorebietak Venezuelarekin jokatzeari uko egin dio eta, beraz, ez du irailaren 3 eta 7an selekzioak jokatuko dituen partidetan parte hartuko. Bilboko Klubak erabakia iragarri du dagoeneko.
Athleticek berak jakinarazi dio Espainiako Futbol Federazioari jokalariaren erabakia. Cesar Farias Venezuelako hautatzaileak 23 gizoneko zerrenda eskaini zuen ostegunean eta atzelaria hautatuen artean zegoen.
Duela gutxi Venezuelarekin jokatzeko asmoa agertu zuen jokalari zuri-gorriak: "Venezuelarekin jokatu nahi dut, beti izan da nire aurreneko aukera".