Itxi

Athletic Club

Espanyol

Raul Garciak orkatila bihurritu du eta zalantzan dago Atleticoren aurkako partidarako

Agentziak | Erredakzioa

Erdilari nafarra larunbatean Wanda Metropolitanon jokatu ezingo omen dutenen zerrendan sartu da. Raulekin batera, Yeray eta Iñigo Lekue daude talde horretan.

  • Raul Garcia Espanyolen aurkako partida prestatzeko entrenamenduan. Argazkia: EFE

    Raul Garcia Espanyolen aurkako partida prestatzeko entrenamenduan. Argazkia: EFE

Raul Garciak orkatila bihurritu zuen astelehenean Athleticek Espanyolen aurka jokatu zuen norgehiagokan, eta zalantzan dago larunbatean Atletico Madrilen aurkako partida jokatzeko moduan izango den.

Raulek lehenengo zatiko amaieran bihurritu zuen orkatila, baina, hala ere, partida osoa jokatu zuen. Medikuek osasun-probak egingo dizkiete jokalari nafarrari eta Yeray Alvarezi (honek ere minduta bukatu zuen Bartzelonan jokatutako partida), eta horien eboluzioaren zain izan beharko dute.

Yerayk ezker hankako muskulu abduktorean egin zuen min, eta Unai Nuñezek zelairatu behar izan zuen haren ordez. Ez dirudi larunbateko partida jokatzeko moduan izango denik.

Partida berean, Dani Garciak bosgarren txartel horia ikusi zuen, eta, ondorioz, ezingo du Atleticoren aurkako partida jokatu.

Larunbateko partida jokatzeko zalantzan edo bajan dauden jokalarien zerrenda Iñigo Lekuek osatzen du. Deustuarrak oraindik ezin izan du partidarik jokatu denboraldi honetan.