Itxi

Athletic Club

22:00etan, Alfredo Di Stéfanon

Sasoiko dagoen Real Madrili egingo dio aurre Athleticek

eitb.eus

Superkopa dela eta 19. jardunaldiko partida aurreratu eta jokatuko dute. Neurketa Euskadi Irratian zuzenean jarraitu.

  • Real Madril, sasoian

    Real Madril, sasoian. Argazkia: EFE

Real Madril denboraldiko momentu onenean dago. Maila handiko hiru partida irabazi ditu Zinedine Zidanen taldeak azken astean eta sasoiko dago urte hasiera kaskarra egin eta gero.

Athletic, ordea, oso irregularra da eta behin eta berriz Gaizka Garitanoren kargua zalantzan jartzen ari dira, halere, Aitor Elizegi presidentearen konfiantza osoa du entrenatzaile zuri-gorriak.

Athleticek hiru puntura ditu jaisteko postuak, baina laura besterik ez Europakoak, beraz, Alfredo Di Stefano futbol-zelaian irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke sailkapenean gora egiteko.

Azken neurketan, Valentziaren aurka Mestallan, bina egin zuten, Dani Garcia eta Mikel Vesga hamaikakoan atera ziren zelai erdian eta baliteke errepikatzea edo Unai Lopez izatea Daniren kidea.

Aurrealdean ere aldaketak egon daitezke eta Jon Morcillo, Oscar de Marcos eta Raul Garcia hasieratik atera; defentsako lerroan ez dira espero mugimendurik, beraz, Capa, Yeray Alvarez, Iñigo Martinez eta Yuri Berchiche hamaikakoan egongo dira zalantzarik gabe.

Real Madrili dagokionez Casemirok ezin izango du jokatuko azken partidan bosgarren txartel horia ikusi zuelako; Martin Odegaard, Eden Hazard, Luka Jovic eta Mariano Díaz, minduta, ez daude deialdian.

FITXA TEKNIKOA

REAL MADRIL: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo; Kroos, Valverde, Modric; Rodrygo, Benzema eta Asensio.

ATHLETIC CLUB: Unai Simon; Capa, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Yuri; Unai Lopez, Dani Garcia; Williams, Muniain, Berenguer; eta Villalibre.

Epailes: Gil Manzano.

Futbol-zelaia: Alfredo Di Stefano.

Ordua: 22.00