Itxi

Athletic Club

Lesioa

Balenziagak ezingo du Alcoyanoren aurka jokatu

A. B. | EITB Media

Mikel Balenziagak gainkarga du eskuin hankako muskulatura iskiotibialean eta ez da prest egongo osteguneko Errege Kopako partida jokatzeko.

  • Mikel Balenziaga eta Dembele

    Balenziaga (Athletic) baloiarekin Dembeleren Barça) ondoan, Superkopako finalean. Argazkia: EFE

Mikel Balenziagak "gainkarga du eskuin hankako muskulatura iskiotibialean. Beraz, ezin izango du hurrengo partidan parte hartu", jakinarazi du Athleticek astearte honetan publikatu duen mediku-txostenaren bidez.

Talde zuri-gorriko jokalariak min hartu zuen Getaferen aurkako (5-1) Ligako partidan, astelehenean, eta Alcoyanoren aurkako osteguneko Errege Kopako final-zortzirenetako neurketa galduko du.

Athleticek gaineratu duenez, jokalariaren lanera buelta "datozen egunetan izango duen bilakaeraren araberakoa izango da".