Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Puntu bana Athletic eta Valentziarentzat, partida bizia jokatuta (1-1)

L.E.A. | EITB MEDIA

Hugo Guillemonek bere atean egindako golak aurretik jarri ditu bilbotarrak 42. minutuan, baina Paulistak banakoa egin du 65.ean.

0
Athletic – Valentzia

Athleticek eta Valentziak puntu bana atera dute San Mamesen jokatutako LaLigako 22. jardunaldiko partidan. Bilbotarrek Guillamonek bere atean egindako golari esker aurretik jarri dira markagailuan, eta 2 eta 0ekoa egiteko aukera argia izan dute, baina azkenean gola aurkariak egin du eta partida bana amaitu da.

Emaitzari esker, bi taldeek gora egin dute sailkapenean; Athletic hamargarren da orain eta Valentzia hamabigarren, Athleticek baino puntu bat gutxiagorekin.

Neurketa aspergarria izan da lehen zatian, Guillamonen gola kenduta ezer gutxi gertatu baita zelaian. Gola Morcillok ezkerreko aldetik egindako erdiraketa baten ondorioz iritsi da.

Bigarren zatian joko hobea egin dute biek, erasokorragoa. Bilbotarrek 2 eta 0ekoa egiteko aukerak izan dituzte, batez ere Oihan Sancetek, baina bere jaurtiketari erantzun bikain eman dio Jaume Domenech atezainak. Valentziak ere emaitza iraultzeko aukerak izan ditu, Paulistak buruarekin banakoa egin ostean.

Bi taldeek baja garrantzitsuak izan dituzte partida jokatzeko, eta jokalari horien hutsunea nabaritu dute. Athleticek gainera denbora gutxi izan du indarrak berreskuratzeko, ostegunean Betisen aurkako Kopa partidan luzapena eta penaltiak jokatu ostean.  

Ficha técnica

1 - Athletic: Unai Simón; Capa (Lekue, 74.min), Unai Nuñez, Íñigo Martínez, Balenziaga (Yuri, 74.min); Berenguer, Dani García, Vencedor (Vesga, 69.min), Morcillo (De Marcos, 69.min); Sancet (Unai López, 67.min) eta Williams.

1 - Valentzia: Jaume Doménech; Thierry Correia, Hugo Guillamón, Gabriel Paulista, Gayà; Wass (Musah, 65.min), Carlos Soler, Racic, Guedes (Alex Blanco, 90.min); Manu Vallejo (Cutrone, 65.min) eta Maxi Gómez.

Golak: 1-0, 43.min: Hugo Guillamón, bere atean. 1-1, 65.min: Gabriel Paulista.