Athletic Club
28. jardunaldia
Athletic-Eibar, bi helburu oso ezberdin dituzten euskal taldeen arteko derbia
L.E.A. | EITB MEDIA
Armaginek hiru puntura dute jaitsieratik ateratzea, eta bilbotarrek, berriz, sei puntura dute Europa.
-
Jose Luis Mendilibar, Ipuruan jokatutako derbian. Argazkia: Efe.
Athleticek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute San Mamesen bi helburu oso ezberdinekin. Gipuzkoarrek jaitsiera postuetatik atera nahi dute lehen bailehen, eta bilbotarrek, Europako postuetara gerturatu, Errege Kopako bi finalak buruan dituztela.
Lehenengo finala apirilaren 3an dute, Realaren aurka, Sevillako Cartujan, eta bigarrena., leku berean, apirilaren 17an, Bartzelonaren aurka. Eibarrekin jokatuko duten derbia lehen finala jokatu aurretik duten azken partida da. Ondoren, zuri-gorriek bi aste izango dituzte lehen final hori lasaitasunez eta denboraz prestatzeko.
Hori dela eta, Marcelinok derbian talde titularra zelairatzeko asmoa egrtu du. Iñigo Martinez hamaikakora itzuliko da Levanteren aurka kanporatua izan eta jasotako lau partidetako zigorra bete ostean.
Eibarri dagokionez, armaginak jaitsiera postuetan dira eta puntuak behar-beharrezkoak dituzte. Azken sei urteetan ez diote Athletici San Mamesen irabaztea lortu. Orain arte jokatutako partidetan, porrotak eta hiru berdinketa eskuratu dituzte zuri-gorrien etxean.
San Mamesen hiru puntuak lortuz gero, garaipenak lasaitasun puntu bat emango lieke armaginei, salbazioa garaipen batera dutelako. Elx taldea dago Mendilibarren taldearen aurretik bi puntu gehiagorekin. Hala ere, golen aldea Alacanteko taldearen aldekoa da.
Ustezko hamaikakoak
Athletic: Unai Simón; De Marcos, Yeray, Íñigo Martínez, Yuri; Berenguer, Unai López, Vesga, Muniain; Raúl García eta Williams.
Eibar: Dmitrovic; Pozo, Arbilla, Bigas, Soares; Pedro León, Inui, Diop, Bryan Gil; Enrich eta Kike García.
Epailea: Valentín Pizarro Gómez (Madrileko batzordekoa).
Estadioa: San Mames.
Ordua: 14.00etan