Itxi

Eibar

27. jardunaldia

Burua altxatu ezinda jarraitzen du Eibarrek (1-3)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginek galdu egin dute beste behin, eta 10 jardunaldi daramatzate garaipenik lortu gabe.

0
Eibar – Vila-real partidako laburpena eta gol guztiak

Vila-realek apur bat gehiago hondoratu du Eibar sailkapeneko azken postuetan, armaginei 1-3 irabazita. Bisitarien hiru golak kontraerasoen bitartez iritsi dira Moi Gomezen, Baccaren eta Pedrazaren eskutik. Horrenbestez, hamar dira jada armaginek irabazi ez dituzten neurketak.

Castelloko taldea 0-2ko alde erosoarekin iritsi da atsedenaldira; izan ere, etxekoek ez dute baliatu euren alde izan duten penalti jaurtiketa lehen zatia amaitzear zela, Estupiñanek area barruan baloia eskuz ukitu ostean. Alabaina, Esteban Burgosek ez du asmatu bere ahaleginean, eta Asenjok penaltia gelditu dio.

Bigarren zatian, Mendilibarren mutilek aldea murriztu dute Enrichen urruneko jaurtiketa batean. Gainera, Vila-real 10 jokalarirekin geratu da 79. minutuan, Capouek Diopi egindako sarrera gogor bategatik. Dena den, Eibarrek ez du aprobetxatu jokalari bat gehiagoz ari zela, eta 86. minutuan behin betiko 1-3koa sartu diote.

Fitxa teknikoa:

1 - Eibar: Dmitrovic; Arbilla, Oliveira, Burgos (Pozo, 83. min), Cote (Soares, 35. min); Diop, Aleix García (Kevin Rodrigues, 46. min), Inui (Enrich, 46. min), Expósito (Sergio Álvarez, 78. min), Bryan Gil eta Kike García.

3 - Vila-real: Asenjo, Costa (Mario, 65. min), Foyth, Funes Mori, Estupiñán, Trigueros, Parejo, Capoue, Moi Gómez (Pedraza, 65. min), Gerard Moreno eta Bacca (Chukwueze, 65. min).

Golak: 0-1, 1. min: Moi Gómez. 0-2, 34. min: Bacca. 1-2, 56. min: Sergi Enrich. 1-3, 87. min: Pedraza.

Epailea: David Medié Jimenez. Txartel gorri zuzena atera dio Capoueri (Vila-real), Diopi egindako sarrera gogor bategatik, baita Vila-realen aulkiko kide bati ere. Txartel horiak: Arbilla eta Gil (Eibar); Pedraza eta Sergio Asenjo (Vila-real).