Itxi

Athletic Club

Europa League

PSG-Athletic: Parisera abiatu diren zale zuri-gorrientzako aholkuak

Erredakzioa

Estadioaren ondoko tabernak eta metroaren 9. lerro ekiditea daude Frantziar Gendarmeriek helarazi dituen gomendioen artean.

  • PSGko zaleak San Mamesen. Argazkia: EFE

    PSGko zaleak San Mamesen. Argazkia: EFE

Frantziar Gendarmeriek hainbat aholku helerazi ditu abenduaren 14an, Multzoen Faseko seigarren jardunaldiari dagokion PSG-Athletic Club partida ikustera abiatuko diren jarraitzaile zuri-gorrientzat.

Hona hemen laburpena:
- Ez ibili estadioaren ondoko tabernetatik, normalean PSG-en ultrak hor biltzen baitira.
- Metroaren 9 lerro ekiditu, batez ere “Porte de Sain Cloud” geltokia, arestian aipatu den arrazoi berarengatik.
- Parc des Princes estadiota heltzeko Metroaren 10 lerroa erabiltzea gomendatzen da, “Porte D’Auteuil” geltokia hain zuzen ere.
- Autobusez edota kotxez joateko, “Nungesser et Coli” eta “Gordon Bennett” guneetan aparkatzea gomendatzen da. Bertan gendarmeak egongo dira eta babesa eskainiko dute.
- Turismo gunerik garrantzitsuenetan, adibidez Eiffel Dorrea eta Eliseo Zelaietan, ez da ultren presentziarik espero.