Itxi

Athletic Club

Errege kopa

Athleticek Eldense jipoitu du Kopan aurrera egiteko (1-6)

I. G. | EITB MEDIA

Bilboko taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da eta hasieratik amaierara arte nagusitu da. Hala ere, etxekoek gol bat sartzeko aukera izan dute.

4:44
Athletic Club

Athleticek gol zaparrada sartu du Eldan Deportivo Eldenseren aurka, 1-6, Errege Kopako final-zortzirenetarako txartela lortzeko, hurrengo kanporaketarako datorren larunbateko zozketari begira jokoan zegoen azkena.

Nico Williams, Alex Berenguer, Oier Zarraga, Ruben Correia (bere atean) eta Iker Muniainen golek osatu dute garaipena.

Emaitza ez da zelaian ikusitakoaren ispilu izan, Eldensek ez baitu hainbeste zigor merezi izan. Athleticek sufritu egin du lehen ordu erdian oso ondo defendatu duen aurkari baten aurka eta sustoren bat ere jasan du.

Athleticek ez du barkatu, bi aldaratzetan eta sei minututan kanporaketa erabakita utzi duelarik.

Lehen gola Nico Williamsek egin du, bere defentsari gailenduta, Stamatakisen aldaratzea jasotzeko, lehenago Berenguerren jaurtiketa gelditu duena.

Eta handik gutxira aldaratze berri bat aprobetxatu duena Berenguer izan da, Yuriren falta jaurtiketa bati erantzunez bigarren gola sartzeko.

Eldensek aldageletatik bueltan egindako pare bat ekintzek partida berriro irekitzeko mehatxua egin dute, baina berriro ere bere aukerak barkatu ditu eta Athleticek bereak aprobetxatu.

Area barruan bere eginbeharra bete dutenak Zarraga (penalti puntuan errematatu du Muniainen erdiraketa) eta Berenguer izan dira.

Partida erabakita zegoela (0-4), Eldenseri ohorezko gola sartzeko adorea eman dio Soberonek.

Ez da hor geratu eta Athleticek beste bi gol sartu ditu. 1-5ekoa Correiak, Berenguerren erdiraketa bat urrundu nahian, eta Muniainek 1-6koa bere itzulera ospatzeko.

Fitxa teknikoa

1 - Eldense: Stamatakis; Xavi Estacio, Pajarero (Carlos Hernandez, 58. min), Diego Gonzalez, Alex Martinez (Correia, 66. min); Sergio Ortuño, Pardo (Carlos Cerdan, 84. min), Cris Montes, Fran Carnicer (Clemente, 58. min); Juanto (Soberon, 58. min) eta Manu Nieto. 

6 - Athletic: Agirrezabala; Lekue, Vivian, Yeray (Paredes, 68. min), Yuri (Balenziaga, 77. min); Vesga (Dani Garcia, 77. min), Zarraga, Muniain; Nico Williams (Guruzeta, 68. min), Berenguer (Villalibre, 77. min) eta Raul Garcia.

Golak: 0-1, 35. min: Nico Williams. 0-2, 41. min: Berenguer. 0-3, 59. min: Zarraga. 0-4, 65. min: Berenguer. 1-4, 67. min: Soberon. 1-5, 73. min: Correia, bere atean. 1-6, 89. min: Muniain.

Epailea: Javier Alberola Rojas. Txartel horia atera die Eldenseko Pajarero eta Fran Carnicer jokalariei.