Eibar
Asteazkenean, 21:30ean
Eibarrek Europako postuetako lehian aurkari zuzena den Vila-real hartuko du Ipuruan
Erredakzioa
Armaginek asteazken honetan jokatuko dute Ligako 26. jardunaldiko partida, 21:30ean. Sei puntu ateratzen dizkio Castelloko taldeak sailkapenan.
Eibarrek partida garrantzitsua jokatuko du asteazken honetan Ipuruan. Armaginek, Europako postuetan sartzeko lehian aurkari zuzena den Vila-realean aurka jokatuko dute Ipuruan, 21:30ean.
Bartzelonaren eta Celtaren aurka porrotak jaso arren, Eibarrek lau puntura du seigarren postuan den Sevilla taldea. Vila-real, aldiz, bosgarren da sailkapenean, armaginek baino sei puntu gehiagorekin. Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Min hartuta dauden Sergi Enrichen, Fran Ricoren eta Ivan Ramisen bajak izango ditu talde armaginak. Celtaren aurka partida bateko zigorra bete zuen Orellana hasierako hamaikakora itzuliko da. Capak eta Dani Garciak ere hasieratik jokatuko dute.
Vila-real, Getaferen aurka garaipena lortzetik dator nahiz eta ostegunean Europa Ligatik at geratu zen, Olympique Lyonen aurka galduta. Javier Callejak zuzentzen duen taldeak Bruno Soriano, Andres Fernandez eta Nicola Sansone jokalarien bajak izango ditu min hartuta daudelako. Bestalde, Ruben Semedo taldetik at dago, kartzelan baitago. Hala ere, Alvaro Gonzalez erdiko defentsa jokatzeko prest egongo da. Callejak aldaketak egin ditzake hamaikakoan; zalantza bakarrak, defentsako hegalean Rukavinak edo Adrianek Marinek jokatzea, eta zelai erdiko hegalean Soriano edo Cheryshev jartzea.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Capa, Arbilla, Paulo, Junca; Dani Garcia, Jordan, Orellana, Charles, Inui; Kike Garcia.
Vila-real: Asenjo; Mario, Alvaro Gonzalez, Victor Ruiz, Rukavina edo Adrian Marin, Rodrigo, Javi Fuego, Cheryshev, Soriano edo Fornals, Bacca, Enes Ünal.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Ipurua.
Ordua: 21.30ean.