Itxi

Eibar

Butarque, 18:30

Eibarrek bere bigarren garaipena lortu nahi du Ipuruatik urruti

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Los armeros visitan al Leganés, un equipo frente al que no conocen la derrota en los cinco enfrentamientos previos en Primera División.

  • Kike Garcia, joan zen denboraldiko Leganes-Eibar partidan

    Kike Garcia, joan zen denboraldiko Leganes-Eibar partidan. Argazkia: EFE

Eibarrek Leganesi egingo dio bisita larunbat honetan (18:30), Ligako 21. jardunaldian, astelehenean Espanyolen aurka lortutako garaipenaren (3-0) pozak iraun dezan. Izan ere, armaginek etxetik kanpo irabazten ere badakitela erakutsi nahi dute. Orain arte partida bakarra eskuratu dute Ipuruatik urruti: zortzigarren jardunaldian izan zen hori, Gironaren aurka 2-3 nagusitu zirenean.

Eibarrek eta Leganesek bost aldiz jardun dute elkarren aurka Lehen Mailan, eta orain arteko emaitzak armaginen aldekoak izan dira, ez baitute neurketarik galdu. Lau partida irabazi eta bakarra berdindu dute; gainera, gol bat besterik ez dute jaso madrildarren aurka jokatutako neurketetan.

Zaldibargo entrenatzaileak Pedro Leonen hutsunearekin jarraitzen du, nahiz eta 3-4 asteren buruan taldera itzul daitekeela ematen duen. Fabian Orellana txiletarrak ere ez du gainerako taldekideekin bidaiatu, oraindik ere min hartuta jarraitzen baitu.

Gainerakoan, Mendilibarrek beste jokalari guztiak ditu jokatzeko moduan, kontuan izanda Pablo Hervias aste honetan bertan utzita joan dela Valladolidera.

Dena dela, ez da ezustekorik espero Eibarren hasierako hamaikakoan, eta gerta liteke asteleheneko 11 jokalariak plazaratzea Butarqueko futbol-zelaian.

Leganes, sendo etxean

Etxean emaitza onak pilatzen ari den taldea izango dute aurrez aurre gipuzkoarrek, partida ofizial bakarra galdu baitute euren zaleen aurrean denboraldi honetan. Vila-realen aurka izan zen, irailaren 19an. Ordutik hona, gutxienez puntu bat lortu dute etxean jokatu duten bakoitzean.

Balizko hamaikakoak:

Leganes: Cuellar, Nyom, Bustinza, Omeruo, Siovas, Jonathan Silva; Ruben Perez, Recio, Oscar Rodriguez, En-Nesyri eta Braithwaite.

Eibar: Riesgo, Peña, Arbilla, Bigas, Cote, De Blasis, Jordan Diop, Cucurella, Charles eta Enrich.

Epailea: Alejandro Hernandez Hernandez.

Futbol-zelaia: Butarque.

Ordua: 18:30.