Eibar
Igandean, 14:00etan
Eibarrek bigarren garaipena jarraian lortu nahi du
Erredakzioa
Talde armaginak Celtaren aurka jokatuko du igande honetan Ipuruan, 14:00etan, Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partida.
-
Iragan denboraldiko Eibar - Celta partidako irudia. Argazkia: EFE
Eibarrek Celta izango du aurkari igande honetan Ipuruan, 14:00etan, Ligako zazpigarren jardunaldiari dagokion partidan. Bigarren garaipena jarraian lortu nahi du talde gipuzkoarrak.
Sevillaren aurka denboraldiko lehen garaipena erdietsi zuen Eibarrek ostegunean. Gainera, aurkako 0-2koa iraulita irabazi zuen, eta partida horrek indarberritu egin du taldea. Igandeko neurketarako, Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak, aldaketaren bat egin dezake hamaikakoan, baina erabakia jokalarien nekearen arabera hartuko du.
Bestalde, Celta garaipen bakarra lortuta helduko da Ipuruara. Talde galiziarrak berdindu egin zuen Espanyolen aurka (1-1) ostegunean jokatu zuen norgehiagoka, azken minutuan gola sartuta. Fran Escriba entrenatzaileak ere, aldaketaren bat edo beste egin dezake hamaikakoan, taldeak astebetean hiru partida jokatuko baititu.
Ustezko hamaikakoak:
Eibar: Dmitrovic; Tejero, Ramis, Oliveira, Cote; Orellana, Sergio Álvarez, Escalante, Inui; Kike García eta Charles.
Celta: Rubén Blanco; Hugo Mallo, Aidoo, Araujo, Olaza; Rafinha, Okay, Pape o Beltrán, Denis Suárez; Aspas eta Mina.
Epailea: Martinez Munuera
Estadioa: Ipurua
Ordua: 14.00etan