Itxi

Eibar

Santander Liga

Orellanak Eibar utziko du Valladoliden jokatzeko

Erredakzioa

Eibarrekin duen kontratua ekainaren 30ean bukatzen zaio, eta Pucelako taldera libre iritsiko da.

  • Fabian Orellana

    Fabian Orellana Eibarrekin Betisi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Fabian Orellanak ez du Eibarren jarraituko eta Valladolid taldera joango da. Futbolari txiletarrak Eibarrekin duen kontratua ekainaren 30ean bukatzen da, eta libre helduko da Pucelako taldera.

Orellana 2018an iritsi zen Eibarrera, neguko merkatuan. Bi denboraldi t'erdiren ostean, talde armagina utziko du. Denboraldi honetan 8 gol sartu ditu, azken ekainaren 17an Athletici Ipuruan sartu ziolarik.

Zalantza da denboraldia Eibarrekin bukatuko duen, edo kontratua ekainaren 30ean bukatzen zaionez, jokalariak ezingo duen talde armaginarekin gehiago jokatu uztailaren 1etik aurrera.