Itxi

Eibar

Ez da fitxaketa gauzatu

Schalke 04 taldeko zaleek atzera bota dute Sergi Enrichen fitxaketa

A. B. E. | EITB Media

Talde alemaniarreko zaleek hainbat mezu bidali dizkiote klubari sare sozialetatik bere garaian zabaldu zen bideo sexuala gogorarazten. Azkenean, klubak atzera egin du, eta fitxaketa ez da gauzatu.

  • Sergi Enrich

    Sergi Enrich, Eibarrekin, Bartzelonaren aurkko partida baten. Argazkia: EFE

Sergi Enrich Eibar taldeko jokalari ohia Schalke 04 taldeko futbolari berria izatetik gertu egon da, baina talde alemaniarreko zaleek klubari gogorarazi diote Enrich eta Antonio Luna protagonista zituen eta bere garaian zabaldu zen bideo sexuala, sare sozialen bidez, eta fitxaketa ez da gauzatu.

Klubak zaleen hainbat mezu jaso ditu Enrich eta Luna agertzen ziren eta sareetan zabaldu zen bideo sexuala gogorarazten, eta atzera egin du, fitxaketa bertan behera utzita. "Sergi Enrich fitxatzeko interesa izan dugu, baina fitxaketa ez egitea erabaki dugu", adierazi du Schalke 04k 'twitter' sare sozialean.