Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

Mundialerako prestaketa

Oyarzabal, Williams eta Nuñezek selekzioaren lan-saioak utzi dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Yeray Alvarez Athleticen atzelariak oraindik ere Lopetegui hautatzailearen aginduetara jarraitzen du oraindik.

  • Iñaki Williams eta Mikel Oyarzabal selekzioaren lan-saioetako batean. Argazkia: EFE

    Iñaki Williams eta Mikel Oyarzabal selekzioaren lan-saioetako batean. Argazkia: EFE

Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak eta Iñaki Williams eta Unai Nuñez Athleticeko jokalariek Espainiako selekzioaren lan-saioak utzi dituzte ostiral honetan, bertan astebete egon ostean. Real Madrileko jokalarien hutsunea betetzen egon dira tarte horretan.

Julen Lopetegui hautatzaileak aipatu hiru jokalariak deitu zituen Txapeldunen Ligako finalean egon ziren Real Madrileko jokalariek selekzioaren deialdira astebete geroago joateko baimena izan baitute.

Aipatu hiru jokalariekin batera, Lopeteguik Yeray Alvarez zuri-gorria ere deitu zuen, eta Athleticeko atzelariak oraindik ere hautatzailearen aginduetara jarraitzen du egoten.