Itxi

Osasuna

Zaila

Camacho (Osasuna): "Sportingek asko estutzen du"

Asier Legarda

Taxoare

Ciezako entrenatzaileak atsedena emango dio Puñali eta Vadocz edo Ruper ariko dira hasieratik Sportingen aurka.

Jose Antonio Camachok badaki erronka zaila dutela El Molinon futbol zelaian: "Sportingek asko estutzen du eta erraz jokatzen ahalegindu behar dugu, bestela sportingek asko nahastuko baitizkigu gauzak. Bartzelona eta Valentziaren aurka jokatu partidak ikusi dizkiot Sportingi, eta nahiz eta galdu estu hartu zituzten aurkariak. Oso talde lehiakorra da, etxetik at irabaztetik datos, adorez gainezka izango dira eta ez da erraza izango. Oreka handia espero dut, baina zorteak ere zeresana izango du, aukeretan asmatzea baita gakoa. Partida hauetan gola izaten da gauzarik erabakigarriena eta dena aldatzen da lehendabizi nork asmatzen duenaren arabera", esan du gorritxoen entrenatzaileak Xixonen jokatu beharreko partidaren inguruan.

Osasunaren hasierako hamaikakoari dagokionean, gorritxoek bi berritasun izango dituzte: apendizitisa gainditu ostean Juanfran hasieratik ariko da berriz Masoud irandarraren kaltetan eta euskarri bikoitzean Ruper edo Vadocz izango dira puñalen hutsunea betetzeko arduradunak, Uharteko erdilariari atseden ematea erabaki baitu Camachok, deialditik kanpo utziz. Gaur goizeko proban Vadocz hungariarra zen Nekounamen bikotea euskarri bikoitzean.

Osasunaren hamaikakoa:&' || 'nbsp;Ricardo;&' || 'nbsp;Azpilikueta Sergio Flaño Monreal;&' || 'nbsp;Vadocz Nekounam; Juanfran Camuñas; Pandiani; Aranda.