Itxi

Osasuna

Lehen erabakia, bertan behera

Federazioak dio Osasuna-Bartzelona partida gaur jokatuko dela

A.B.

Erredakzioa

Talde gorritxotik adierazi dute ez dagoela "partida egunez eta ordutegiz aldatzeko inongo arrazoirik".

Espainiako Futbol&' || 'nbsp;Federazioak adierazi du Osasuna-Bartzelona partida, azkenean, gaur jokatu behar dela. Hasieran Bartzelonak hegazkina ez den beste garraiobide baten ez dela Iruñeara joango adierazi du eta Federazioakpartida igandera (17:00etan) atzeratu du.&' || 'nbsp;Baina Osasuna ez dago prest igandean jokatzeko eta azkenean Federazioak erabaki du ez dela partida atzeratuko eta gaur jokatuko dela.&' || 'nbsp;Bartzelona 19:45ean iritsiko omen da Iruñeara.

Osasunak argi utzi nahi izan du Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partida bertan behera geratuko denaren zurrumurrua dela eta ez dagoela "partida egunez eta ordutegiz aldatzeko inongo arrazoirik".

"Osasunak uste du ez dagoela partida egunez eta dataz aldatzeko inolako arrazoirik legearen arabaera". Bere webgunean adierazi du hau Osasunak.

Talde gorritxoak esan du "gaur arratsaldeko 14 :55ean ez duela inongo komunikatu ofizialik hartu. Beraz, Osasuna-Bartzelona partida aurreikusita zegoen orduan jokatuko da".