Itxi

Osasuna

Denboraldi batez

Unai Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2021era arte

Erredakzioa

Maiatzaren 4an lotailu gurutzatua apurtu eta oraindik jokatu ezinda jarraitzen duen arren, jokalariak eta klubak urtebetez luzatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua.

  • Unai Garcia. Argazkia: @CAOsasuna

    Unai Garcia. Argazkia: @CAOsasuna

Unai Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2021eko ekainaren 30era arte. Bi aldeak ados jarri dira, eta urtebetez luzatu dute aurretik zuten kontratua. Futbolari nafarrak 10 milioi euroko etete-klausula izango du. Garciak eta Braulio Vazquez kirol zuzendariak prentsaurrekoa eskainiko dute asteartean, kontratua berritzeko erabakiaren berri emateko.

Osasunak jakinarazi duenez, klubaren kirol proiektua Unai Garcia bezalako jokalarietan oinarritzen da. Erdiko defentsa oso jokalari garrantzitsua izan da Osasunak 2015-2016 eta 2018-2019 denboraldietan lortu zituen igoeretan. Hala ere, 2019ko maiatzaren 4an lotailu gurutzatua hautsi zuen Alcorconen aurka jokatutako neurketan, eta jokatu gabe dago ordutik. Osasunak adierazi duenez, ordea, Unai Garciaren itzulera gertuago dago jada.

Unai Garciaren kontratua luzatzeaz gain, Oier, Roberto Torres, David Garcia, Jon Moncayola, Antonio Otegui, Endika Irigoien eta Barbero jokalariek ere berritu dute kontratua azken hilabeteotan.