Itxi

Osasuna

Kontratu-berritzea

Ruben Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2024ra arte

Erredakzioa

Kluba eta jokalaria akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua berritzeko. Ruben Garciaren etete klausula 10 milioi eurokoa da.

  • Ruben Garcia

    Ruben Garcia, Osasunako jokalaria. Argazkia: @CAOsasuna

Ruben Garciak kontratua berritu du Osasunarekin 2024ko ekainaren 30era arte. Kontratu-berritzearekin batera, jokalariaren etete klausula hamar milioi eurokoa izango da Santander Ligan.

2018ko udan iritsi zen Ruben Garcia Osasunara, Levantetik, nahiz eta Bigarren Mailako Sportingen jokatu zuen Iruñeara iritsi aurreko denboraldia. Talde gorritxoarekin jokatu zuen lehen denboraldian zazpi gol sartu zituen, eta jokalari garrantzitsua izan zen taldeak Lehen Mailara igo zen urtean. 2019ko udan Osasunak Levanterekin itxi zuen Ruben Garciaren fitxaketa eta futbolariak 8 gol sartu zituen. Denboraldi honetan, gol bat sartu du lau partidatan; konkretuki, Cadizen kontra sartu zuena Ramon de Carranza estadioan.