Itxi

Osasuna

Osasun txostena

Mojikak lesioa du belauneko barruko lotailuan

Agentziak | EITB MEDIA

Lesioa ez da hasieran aurreikusi bezain larria, Osasunako jokalariak ez baitu ukituta aurreko lotailu gurutzatua. Mojikak datozen egunetan ekingo dio errekuperazio prozesuari.

  • Johan Mojica, Athletice aurkako derbi batean

    Johan Mojica, Athletice aurkako derbi batean. Argazkia: Efe.

Osasunako Johan Mojica jokalariari osasun azterketa egin diote Nafarroako Unibertsitate Klinikan, eta horren arabera jokalariak lesioa du eskuin belauneko barruko lotailuan.

Halaber, egindako azterketak aurreko lotailu gurutzatua ukituta ez duela baieztatu du.

Kolonbiarra Realaren aurkako derbian lesionatu zen eta datozen egunetan ekingo dio errekuperazio prozesuari, lesioaren bilakaera nolakoa den ikusteko, baina bi edo hiru hilabete beharko ditu ondo egoteko.