Itxi

Futbola

"Taldea krisian da"

Javier Clemente, kolokan

Erredakzioa

Prestatzaile bizkaitarraren jarduna ez da Kamerungo federazioaren teknikarien gustukoa.

Javier Clemente Iya Mohamed Karemungo Federazioaren presidentearekin bilduko da, prestatzaile bizkaitarrak kritika gogorrak jaso baititu Kamerungo sail teknikoaren partetik.

Arfrikako Kopa lau aldiz irabazi duen selekzioak bana egin zuen orain dela gutxi Kongoko Errepublika Demokaratikoarekin. FIFAren sailkapenean 95 postu azpitik dira Congokoak.

Kamerungo Kirol Sailaren arduradunetako batek, Jean-Paul Akonok, argi dauka: "Taldea krisian dela argi eta garbi dago", esan du.

"Partida amaitu bezain laster berak (Clementek) hegazkina hartu zuen Euskadira bidean. Guk hurrengo egunean teknikariekin eta jokalariekin beste lan saio bat egin zezan nahi genuen, gaizki egindakoak konpontzeko helburuarekin", gaineratu du Akonok.

"Bere bizilekua hemen behar du, eta ezin da agertzen den bezala desagertu, orain arte bezala", adierazi du.

Kongoren aurkako banakoa Clementeren bigarren partida izan zen. Clementek, joko txarra beroagatik, kolera izurritegatik eta jokalari batzuren bajagarik izan zela esan zuen.