Itxi

Futbola

Aintzatespen instituzionala

Espainiak irabazitako Munduko Kopa, asteazkenean Euskadin

Erredakzioa

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak Fernando Llorente, Javi Martinez eta Xabi Alonso jokalariak hartuko ditu.

Espainiako selekzioak irabazitako munduko kopa Euskadin izango da asteazkenean, estreinakoz. Fernando Llorente, Javi Martinez eta Xabi Alonso jokalariak Eusko Legebiltzarrera joango dira eta bertan Arantza Quiroga presidenteak hartuko ditu.

Hirurek aintzatespen instituzionala jasoko dute. Ez da lehena izango, orain arte ugari jaso baitituzte. Urtarrilan, adibidez, Urrezko danborra emango diote Xabi Alonso tolosarrari.