Itxi

Futbola

Santander Liga

Vila-realek Javi Calleja kargugabetu du eta Garcia Plaza da entrenatzaile berria

eitb.eus

Castelloko taldeak entrenatzaile kargutik kendu du Javi Calleja, aurtengo denboraldiko emaitza txarrak direla eta. Luis Garcia Plazak ordezkatuko du.

  • Luis Garcia Plaza. Argazkia: EFE

    Luis Garcia Plaza. Argazkia: EFE

Vila-realek entrenatzaile kargutik kendu du Javi Calleja, aurtengo denboraldiko emaitza txarrak direla eta. Castelloko taldea Santander Ligako 17. postuan dago. Klubak jakinarazi duenez, Luis Garcia Plaza da Vila-realen teknikari berria.

Madrilgo entrenatzaileak 2017ko urrian hartu zuen kargua, Fran Escriba entrenatzailearen ordez. Vila-real, jaitsiera postuetatik 3 puntura dago.