Itxi

Futbola

Errege Kopa

Tolosa, Tudelano, Sestao eta Barakaldo taldeen txanda, gaur

Erredakzioa

Tolosa - Valladolid eta Tudelano - Albacete partidak 18:00etan hasiko dira. Sestao River - Lugo neurketa 20:00etan izango da, eta Barakaldo - Villarrubia norgehiagoka 20:15ean jokatuko da.

  • Barakaldo. Argazkia: EiTB

    Barakaldoko jokalariak Bilbao Athletici sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EiTB

Gaur, Tolosa, Tudelano, Sestao eta Barakaldo euskal taldeen txanda helduko da Errege Kopako lehen kanporaketetan. Talde gipuzkoarrak Lehen Mailako aurkaria izango du, talde nafarrak eta Riverrek Bigarren Mailakoak, eta barakaldarrek maila bereko (Bigarren B Maila) aurkaria izango dute aurrean.

Tolosa-Valladolid partida 18:00etan hasiko da, eta ordu berean jokatuko da Tudelano-Albacete neurketa. 20:00etan Sestao-Lugo norgehiagoka hasiko da, eta 20:15ean izango da Barakaldo-Villarrubia lehia.