Itxi

Futbola

Federazioaren proposamena

Reala eta Athletic, Europara

EITB.EUS

Talde txuri-urdinak Txapeldunen Liga jokatuko luke eta zuri-gorriek Europa Liga txapelketa guztiak bertan behera geratzen badira.

1:40
Salah (Liverpool)

Alarma egoeraren eraginez futbol Liga eta Errege Kopa bertan behera geratuko balira, Reala eta Athletic Europara itzuliko lirateke hurrengo denboraldian.

Oraindik ofiziala ez bada ere, Espainiako Futbol Federazioak UEFAri egingo dion proposamenaren arabera egungo sailkapena izango da kontuan eta bertan Bartzelona, Real Madril, Sevilla eta, Reala Txapeldunen Ligarako sailkatuko lirateke.

Bestalde, Atletico, Getafe eta Athletic Europa Ligarako sailkatuko lirateke., zuri-gorriak Kopako finalean daudelako.

LIGAKO SAILKAPENA

1 Bartzelona 58 puntu
2 R. Madril  56
3 Sevilla 47
4 R. Sociedad   46
5 Getafe 46
6 At. Madril  45
7 Valentzia 42
8 Vila-real 38
9 Granada 38
10 Athletic  37

KOPAKO FINALA

Athletic VS Reala