Itxi

Futbola

Bundesliga

Leipzigek hirugarren postua berreskuratu eta Schalke 04k berriz galdu du

Erredakzioa

RB Leipzigek 0-5eko emaitzarekin irabazi dio Mainz 05 taldeari. Schalke 04k, ordea, 0-3 galdu du Augsburgen kontra. Köln eta Fortuna Dusseldorf taldeen arteko lehia bina (2-2) berdinduta amaitu da.

  • Timo Werner

    Timo Werner, Leipzigekin Mainz 05 taldeari sartutako hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Igande honetan jokatu diren hiru partidekin amaitu da Bundesligako 27. jardunaldia, eta 28. jardunaldiaren txanda izango da aste barruan, neurketa ikusgarri askorekin.

RB Leipzigek aise irabazi dio Mainz 05 taldeari, 0-5eko emaitzarekin. Timo Wernerrek hiru gol egin ditu, Poulsenek gol bat sartu du, eta Sabitzerrek egin du bestea. Orain, Leipzig da hirugarren, 54 punturekin, laugarren den Bayer Leverkusenek (53 puntu) baino bat gehiagorekin, eta bosgarren den Borussia Mönchengladbachek (52 puntu) baino bi gehiagorekin.

Fortuna Dusseldorfek eta Kölnek bina (2-2) berdindu dute. Dusseldorfeko taldea 0-2 irabazten ari zen, baina Kölnek berdinketa lortu du azken minutuetan bi gol sartuta. Fortuna Dusseldorf jaitsierako promozio postuan da, 24 punturekin, eta Köln 10. postuan dago, 34 punturekin.

Igande honetako lehen norgehiagokan, Augsburgek 0-3 irabazi dio Schalke 04 taldeari. Garaipen honekin, Augsburgek (12. postuan, 30 punturekin) jaitsiera postuetatik aldentzea lortu du; Schalke 04, ordea, 8. da sailkapenean, 37 punturekin.