Itxi

Futbola

BUNDESLIGA

Bayern Munichek Bundesliga irabazi du zortzigarren aldiz jarraian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Lewandowskik buelta erdiko erremate batekin gola sartu du 43. minutuan. 79. minutuan, Bayerneko Alphonso Davies kanporatu dute.

  • Bayerneko jokalariek garaipena ospatu dute

    Bayerneko jokalariek garaipena ospatu dute. Argazkia: EFE

Bayern Munichek Bundesligari epaia eman dio Werder Bremen etxetik kanpo garaitu ostean (0-1), bere gertuko jarraitzaileak, Borussia Dortmundek, jada ezinezkoa baitu harrapatu.

Gola 43. minutuan iritsi da, jokaldi ederraren ondoren. Boatengek baloia areara sartu du Bremeneko defentsaren gainetik, Lewandowskik bularrarekin jaso du ateari sorbalda emanez eta buelta erdiko erremate batekin gola sartu du.

79. minutuan Bayerneko Alphonso Davies kanporatu dute, baina horrek ez du irabaztea galarazi eta txapelketako garaile izan da zortzigarren aldiz jarraian.