Itxi

2020/08/04

16:37

Futbola

39 urterekin

Iker Casillasek erretiroa hartzen duela iragarri du

Erredakzioa

Madrilgo atezainak bere kirol-ibilbideari amaiera ematea erabaki du, 39 urteekin, duela urtebete eta bi hilabete bihotzekoak eman ostean, eta tituluz betetako ibilbidea biribilduta.

  • Iker Casillas

    Iker Casillas, Portoko zaleei txaloka. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iker Casillasek erretiroa hartzen duela iragarri du. Madrilgo atezainak, amaiera eman dio tituluz betetako kirol-ibilbideari, 39 urterekin, eta duela urtebete eta bi hilabete bihotzekoak eman ostean.

"Garrantzitsuena egiten duzun ibilbidea da, eta bidean laguntzen dizun jendea, ez patuak nora zaramatzan, hori, lanarekin eta esfortzuarekin berez iristen baita. Zalantza gabe esan dezaket nahi nuen eta amestutako bidea egin dudala. Eskerrik asko", adierazi du Iker Casillasek, sare sozialetan publikatu duen ohar baten bidez.

Bederatzi urterekin hasi zen Real Madrilen, umeen mailetan, eta klubeko maila ezberdinetatik pasa ostean, debuta egin zuen Ligan 1999an, San Mamesen Athleticen aurka, John Benjamín Toshack entrenatzaile zela.

Casillasek hainbat titulu irabazi ditu: Real Madrilekin; 5 Liga, 3 Txapeldunen Liga, 2 Errege Kopa, 4 Espainiako Superkopa, 2 Europako Superkopa, 2 Kontinente arteko Kopa eta Kluben Munduko Txapelketa bat. Portorekin, aldiz: 2 Primeira Liga (Portugalgo Liga), Portugalgo Kopa bat eta Portugalgo Superkopa bat. Espainiako selekzioarekin Munduko Txapelketa bat eta 2 Eurokopa irabazi zituen.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;