Itxi

Futbola

Santander Liga

Ligako 15. jardunaldia, astean zehar

M. Y. | EITB Media

Asteartean Elx-Osasuna, Reala-Atletico eta Vila-Real-Athletic partidak jokatuko dira, eta asteazkenean, Alaves-Eibar euskal derbia.

  • Pasa den denboraldiko Athletic-Vila-Real

    Pasa den denboraldiko Athletic-Vila-Real. Argazkia: EFE

Santander Ligako 15. jardunaldia abenduaren 22an eta 23an jokatuko da. Asteartean Elx-Osasuna, Reala-Atletico eta Vila-Real-Athletic partidak jokatuko dira, eta asteazkenean, Alaves-Eibar euskal derbia.

Jagoba Arrasateren taldea azkena da Vila-Realen aurka Sadarren galdu ondoren (1-3). Lau porrota jarraian jaso ditu eta garaipena balore handikoa izango litzateke nafarrentzat. Dena den, Elxek ere borrokatuko du; zazpi jardunaldi irabazi gabe daramatza eta jaitsiera postuetatik gertu dago.

Erraldoien duelua Reale Arenan. Reala liderraren kontra neurtuko da, Atletico Madrilen kontra. Donostiarrek adore apur bat galdu dute -bost jardunaldi irabazi gabe daramatzate eta azken bi partidak galdu dituzte-, baina zailtasunak jarriko dizkiete Simeoneren jokalariei. Albiste ona Oyarzabalen berreskuratzea da.

Jokatuko duten azkenak lehoiak izango dira, 22:00etan, Ceramica zelaian. Athletic zein Vila-Real garaipen garrantzitsu bat lortzetik datoz hainbat norgehiagoka irabazi gabe egon ostean, Athleticek Huescaren aurka (2-0). Ikusiko da zein iristen den motibazio gehiagorekin.

Eta asteazkenean, Alaves eta Eibar Mendizorrotzan neurtuko dira. Bi taldeek behar dute garaipena, jaitsiera postuak "ukitzen" ari direlako; armaginek babazorroek baino puntu bat gehiago dute bakarrik.