Publizitatea
Itxi

2021/08/25

10:46

Futbola

21/22 denboraldia

Noiz hasiko da Santander Ligako 3. jardunaldia

EITB MEDIA

Mallorca - Espanyol eta Valentzia - Alaves partidek hasiera emango diote jardunaldiari ostiralean.

  • Alavesek bi porrot ditu. Argazkia: EFE

    Alavesek bi porrot ditu. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Qatarreko Munduko Txapelketarako sailkatze partidak direla eta irailaren lehen asteburuan ez da Santander Ligarik jokatuko. Beraz, inportantea da oso 3. jardunaldian emaitza on bat eskuratzea.

Alavesek bere lehen puntuak erdietsi nahi ditu ostiralean, baina aurkari zaila izango du aurrean, Valentzia eta gainera Mestallako futbol-zelaian. Larunbatean Athleticek Celtaren kontra neurtuko ditu indarrak Balaidosen eta Realak, berriro etxean, Levante hartuko du; zuri-gorriek lehen garaipena nahi dute eta txuri-urdinek bigarrena errenkadan.

Igandean Osasunaren txanda izango da. Gorritxoek Cadizen dute hitzordua.

3. JARDUNALDIA
 
OSTIRALA  27

20:00, MALLORCA VS  ESPANYOL

22:15, VALENTZIA VS ALAVES
 
LARUNBATA  28

17:00, CELTA VS ATHLETIC CLUB

19:30, REALA VS LEVANTE

19:30, ELX  VS SEVILLA

22:00, BETIS VS REAL MADRIL

IGANDEA 29

17:00, BARTZELONA VS GETAFE

19:30, CADIZ VS OSASUNA

19:30, RAYO VALLECANO VS GRANADA

22:00, ATLETICO VS VILA-REAL

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;