Itxi

Futbola

Erabakia hartu behar du

Unai Emeryk Newcastle Uniteden eskaintza aztertuko du eta Vila-real utz lezake

EITB Media

Ingalaterrako klubak eskaintza egingo dio euskal entrenatzaileari, eta honek aztertu egingo du datozen orduetan.

  • Unai Emery

    Emery, Vila-realekin iragan denboraldian irabazi duen Europa Ligako garaikurrarekin. Argazkia: EFE

Unai Emeryk Newcastle Unitedek egin dion eskaintza aztertuko du datozen orduetan. Gaur egun Vila-real zuzentzen duen teknikariaren ordezkariek Ingalaterrako klubak egindako eskaintzaren xehetasunak azalduko dizkiote euskal entrenatzaileari.

Erresuma Batuko egunkariek publikatu dutenez, Newcastle Unitedeko zuzendaritzak Emeryk Premier Ligako hurrengo jardunaldiko partida zuzentzea nahi du, larunbatean Brightonen aurka jokatuko duena.

Saudi Arabiako inbertsio-talde batek erosi zuen Newcastle duela aste batzuk, eta klubeko jabe berriak denbora gutxian diru asko gastatzeko prest daude. Unai Emeryren etete-klausula sei milioi eurokoa da, eta Ingalaterrako klubak ez luke diru-kopuru hori ordaintzeko arazorik izango.

Emeryk erabaki garrantzitsua hartu beharko du datozen orduetan. Asteazken honetan, Vila-real zuzendu du Young Boysen aurkako Txapeldunen Ligako partidan. Larunbatean, ordea, Brightonen egon liteke, Newcastle zuzentzen.

Newcastle Unitedeko jabe berrientzat lehentasuna da Unai Emery fitxatzea, baina gipuzkoarrak eskaintza onartzen ez badu, Eddie Howe ftxatuko dute. Argi daukate klubean aldaketa pila bat egin behar dituztela, eta lehen talderako esperientzia zein palmares handiko entrenatzaile bat fitxatzea dute helburu. Zalantzarik gabe, Unai Emeryk baldintza horiek guztiak betetzen ditu.

Gaur egun, Newcastle Ingalaterrako Premier Ligako azken-aurreko postuan dago, 4 punturekin. Hamar jardunalditan, ez du garaipenik lortu, lau partida berdindu ditu, eta sei galdu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena