Futbola
Adelante Liga
Celta eta Valladolid, igoeraren bila
Erredakzioa
Vigokoek nahikoa dute igande honetan Kordobaren aurka jokatuko duten azken jardunaldiko partida berdintzearekin. Pucelakoek, ordea, garaipena lortu eta galiziarren porrota beharrezkoa dute.
-
Iago Aspas, Celtako aurrelaria. Argazkia: EFE
Celtak ditu igoera lortzeko aukera gehien. Vigokoek Balaidosen jokatuko dute Kordobaren aurka, eta nahikoa dute berdinketa lortzearekin. Kordobari ere ondo datorkio berdinketa, puntu bat lortzen badu igoera playoffak ziurtatuko bailituzke. Bestalde, Valladolidek Guadalajarari irabazi beharra dauka eta horrekin batera, Celtak bere partida galtzea behar du.
Igoera play-offak zein taldek jokatu dituzten ere erabakitzeke dago. Celta edo Valladolid, bietako bat ziur egongo da kanporaketa hauetan, baina beste lau talde ariko dira playoffetarako dauden hiru txartelen bila: Alcorcon (4. sailkatua, 70 puntu), Kordoba (5. sailkatua, 70 puntu), Hercules (6. sailkatua, 69 puntu) eta Almeria (7. sailkatua, 67 puntu). Lau talde hauetako bat playoffak jokatzeko eskubiderik gabe geratuko da.