Itxi

Reala

Oso sendo

Derbiak Reala indartu du

Erredakzioa

Gipuzkoarrek neurketa handia jokatu zuten Bilbon, eta etxetik kanpo daramaten bolada bikainari eutsi diote; izan ere, azken sei partidetatik bakarra galdu dute Anoetatik urrun.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Realak garaipena lortu zuen San Mamesen hamabi urte geroago, eta derbiak talde txuri-urdina berrindartu du. Gainera, Txapeldunen Ligako postuak bilatzeko aukera argiak ditu.

Gipuzkoarrek neurketa handia jokatu zuten Bilbon, eta etxetik kanpo daramaten bolada bikainari eutsi diote; izan ere, azken sei partidetatik bakarra galdu dute Anoetatik urrun.

Historikoki derbia irabazten duen taldeak hurrengo jardunaldietan emaitza onak lortu ohi ditu. Derbia galtzen duen taldeak, aldiz, zailtasunak izaten ditu hurrengo partidetan.

Vela

Carlos Vela mexikarra denboraldi bikaina egiten ari da, eta talde donostiarraren goleatzaile nagusia da. Jarraitzaile txuri-urdinak itxaropentsu dira, eta taldea Ligan goian jarraitzeko kapaz ikusten dute.

Azaroaren 10ean Malagan irabazi zuenetik Reala puntu gehien bildu dituen bigarren taldea da, Bartzelonaren atzetik. Emaitza onek Santiago Bernabeun koska bakarra izan zuten; izan ere, gipuzkoarrek Real Madrilen aurka galdu zuten.