Itxi

Reala

Santander Liga

Puntu banaketa justua Valentzia eta Reala artean (0-0)

EITB Media

Bi taldeek gola egiteko abaguneak izan dituzte, baina ez batak eta ez besteak ez dute gaurkoan asmatu.

0
Valentzia vs Real Sociedad: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Kopako txapelketa alde batera utzi eta Valentziak eta Realak indarrak neurtu dituzte Mestallako futbol-zelaian Santander Ligako 23. jardunaldiko neurketan.

Partida hutsean amaitu da, puntu banaketa justua.

Bi entrenatzaileek hainbat aldaketa garrantzitsu egin dituzte euren hamaikakoetan; Imanol Alguacilek Isak eta Silva utzi ditu aulkian eta Pepe Bordalasek Guedes, Carlos Soler eta Hugo Duro.

Partida oso parekatua hasi da, bi taldeak elkarri aztertzen eta gol aukerarik ez. Lehen abagunea 22. minutuan heldu da, txuri-urdinen jokaldi luzean Le Normandek burukada egin eta Mamardashivilik baloia aldaratu egin du.

Hortik aurrera Realak baloia gehiago izan eta partidan agindu du, baina ez dute azken metroetan asmatu. Bakarrik lehen zatiko luzapenean Valentziak izan du zertxobait baloia eta Remiroren atea bilatu egin du. Lehen zatia hutsean amaitu da.

Bigarren zatian talde txuri-urdina gogotsu atera da eta Portuk 52. minutuan atezain aurrean aukera paregabea izan du, baina ezin asmatu. 57.an bestalde, Sorlothek Porturi eman eta honek oraingoan gola egin du, baina epaileak baliorik gabe utzi du jokaldia jokoz kanpo zegoelako norvegiarra.

Valentziaren gol abagune onena 65. minutuan izan da, baina Remirok oso ondo erantzun dio Maxi Gomezen jaurtiketari.

Portu berriro izan da protagonista 71. minutuan, baina bere jaurtiketa langatik gora joan da.

Azken txanpan Valentziak aurrera pausua eman du hiru puntuen bila eta Remiro izan da txuri-urdinen izarra bere azken geldiketekin.

FITXA TEKNIKOA

Hamaikakoak:

Valentzia:  Mamardashvili, Thierry, Foulquier, Cömert (Racic, m.70), Cristhian (Carlos Soler, m.46), Gayà, Ilaix (Gueces, m.70), Hugo Guillamón, Musah (Hugo Duro, m.80), Maxi Gómez (Marcos André, m.80) y Bryan Gil.

Reala: Remiro, Gorosabel (Zaldúa, m.91), Zubeldia (Aritz, m.64), Le Normand, Rico, Rafael (Silva, m.73), Zubimendi, Merino, Portu (Januzaj, m.73), Oyarzabal y Sorloth (Isak, m.64).

Epailea: Sanchez Martinez 

Futbol-zelaia: Mestalla

Golak: 0-0

Gaya eta Zubimendi

Gaya eta Zubimendi, minduta

Imanol Alguacil

Imanol Alguacil