Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UZTAILAK 21, OSTEGUNA

2022ko Frantziako Tourreko 18. etaparen profila eta ibilbidea: Lourdes – Hautacam (143,2 km)

EITB MEDIA

Etapa ona izango da sailkapenean posizioak finkatzeko, eta Tourreko irabazlea Pirinioetako azken etapan erabaki daiteke.

  • 2022ko Frantziako Tourreko 18. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

    2022ko Frantziako Tourreko 18. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

Albisteak (17)

Ostegunean, uztailaren 21ean, aurtengo Frantziako Tourreko azken mendiko jardunaldia osatuko dute txirrindulariek 18. etapan, hurrengo egunetako errepide lauetara eta erlojupekora igaro aurretik. Beraz, sailkapen orokorrean tokiak hobetu nahian ibiliko diren txirrindulariek pasatzen utzi behar ez luketen aukera izango dute zain. Hartara, lasterketaren azken irabazlea nor izango den erabakita gera liteke Pirinioetako etapa honetan.

Parte-hartzaileak Lourdesetik irtengo dira, eta 143,2 kilometro egingo dituzte Hautacamera iritsi arte. Etaparen lehen erdiak ez luke inolako zailtasunik izan beharko profesionalentzat, baina, hortik aurrera, maila bereziko bi mendate eta lehen mailako bat gainditu beharko dituzte: Col D'Aubisque (kategoria berezia, 16,4 km eta % 7,1eko batez besteko maldekin), Col de Spandelles (1. maila, 10,3 km eta % 8,3ko batez besteko maldekin) eta Hautacam (kategoria berezia, 13,6 km eta % 7,8ko batez besteko maldekin).

Lasterketa zuzen-zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en 14:55etik aurrera. Halaber, ETB1ek 15:00etatik egingo du bat seinalearekin etapa amaitu arte.

Ikusi 17. etaparen profila | Ikusi 19. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA:

2022ko Frantziako Tourreko 18. etapa

2022ko Frantziako Tourreko 18. etaparen profila. Argazkia: Frantziako Tourra

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 18. etapa (uztailak 21)

Ibilbidea: Lourdes - Hautacam

Distantzia: 143,2 km

Hasiera-ordua: 13:40.

Amaiera-ordua: 17:25 (38 km/h) | 17:38 (36 km/h) | 17:54 (34 km/h).

Mendiko saria:  Col D'Aubisque (kategoria berezia), 76,7. kilometroan; Col de Spandelles (1. mailakoa), 110. kilometroan; Hautacam (kategoria berezia), 143,2. kilometroan.