Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/11/04

10:09

Donostia 2016

Gertutik

Etorkizunera begirako zita

Xabier Larrazabal | EITB

Europa osotik etorritako adituek hartuko dute parte Kursaalen abenduaren 15ean eta 16an egingo den Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

“Europak gaur egun duen hizkuntza aniztasuna indartzeko landu behar diren gai eta eremuei buruz arituko gara”, esan du UNESCO Etxeko Ane Ortegak, “baina batez ere, ekarpen praktikoak eskertuko ditugu”, gehitu du. Gaur egun Europan elkarrekin bizi diren hizkuntzen arteko harremana kudeatzeko moduen bila arituko dira Kursaalen bi egunez hainbat ikertzaile, eta luzea da jorratuko dituzten gaien zerrenda. Asier Basurto arduradunaren esanetan, “hizkuntza aniztasunaren iraunkortasunaren inguruan arituko gara, hizkuntza eskubideak errespetatzeko protokoloa ere aurkeztuko dugu, eta asko hitz egingo dugu hezkuntzaz, batez ere hizkuntza gutxitu bat tartean daukan hezkuntza eleanitzaz”.

Foroan izango direnetako bat Suzanne Romaine hizkuntzalari estatubatuarra da. Hizkuntzaren jasangarritasunaz hitz egitera etorriko da Donostiara. Horrek zer esan nahi duen galdetuta, Asier Basurtok eman du azalpena: “Gaur egun dugun aniztasunaren iraunkortasuna bermatzearen ideiaz ari gara, landare edo animalia espezieen iraunkortasuna bermatzen den era beran, hizkuntza horiek bizirauteko eta euren osotasunean garatzeko beharrezko duten guztia izan dezaten”.

Foroan parte hartu nahi dutenek izena emateko epea zabalik dago www.donostiaforum.eu webgunean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena