Korrika 2024
22. Korrika
Lapurdin barrena dabil Korrika
EITB Media
Azken-bigarren eguna Nafarroan abiatu du Korrikak, Lapurdira iritsi aurretik. Urruñatik hasita, Lapurdi osotik igarotzen ari da gaurkoan.


Bihar bertan amaituko du Korrikak hamaika eguneko ibilbidea. Euskal Herri osoan zehar milaka kilometro egin ostean, Donostia izango du helmuga aurtengo Korrikak. Oraindik, baina, Lapurdin barrena dabill.
Goizaldean, Leitza, Malerreka eta Bortzirietatik pasatu da Korrika. 07:11n, Urruñara iritsi da, Lapurdiko ibilbideari ekinez. Azkaine, Senpere eta Saratik ibili dira korrikalariak. Arratsaldera bitartean, beste hainbat herritatik pasatuko dira; besteak beste, Ezpeleta, Kanbo, Hazparne eta Uztaritze.
17:30etan, Baionara iritsiko da Korrika, eta kostalderantz abiatuko da. Angelu, Biarritz, Getaria eta Donibane Lohizune zeharkatu ostean, Hendaiatik ibiliko da Korrika.
Gauerdia igarota, Gipuzkoara sartuko da Korrika, Irundik, eta Hondarribitik eta Oiartzualdetik ibiliko da ordu txikietan.
Gaurkoan, herri hauetatik pasatuko da Korrika:
Apirilak 9, larunbata
Leitza 00:35
Ezkurra 01:53
Zubieta 02:54
Doneztebe 03:40
Sunbilla 04:06
Igantzi 05:07
Lesaka 05:40
Bera 06:17
Urruña 07:11
Azkaine 07:44
Senpere 08:23
Sara 09:34
Zugarramurdi 10:40
Ainhoa 11:21
Ezpeleta 11:54
Itsasu 12:27
Kanbo 12:51
Hazparne 13:46
Haltsu 15:21
Uztaritze 15:48
Milafranga 16:33
Hiriburu 16:59
Baiona 17:28
Angelu 19:43
Biarritz 20:16
Bidarte 21:34
Getaria 22:07
Donibane Lohizune 22:20
Ziburu 23:10
Urruña 23:41
Apirilak 10, igandea
Hendaia 00:14
Irun 00:53
Hondarribia 01:39
Irun 02:21
Oiartzun 03:09
Errenteria 03:44
Lezo 04:03
Pasaia 04:32