Itxi

Korrika 2024

Korrika 2024

Korrika 2024

22. Korrika

Jendetza, ilusioa eta zirrara, Korrikaren lehenengo kilometroetan

EITB Media

16:30ean abiatu da Korrikaren 22. edizioa Amurriotik, eta apirilaren 10ean iritsiko da Donostiako helmugara. Lekukoaren zuzeneko irudiak eskaintzen ari gara eitb.eus-en.

0:44
Korrika 2022

Martxan da Korrikaren 22. edizioa. Euskararen aldeko lasterketa 16:30ean abiatu da Amurriotik. Udalerri horretako AEK euskaltegiko sei irakasleek egin dute Korrikaren lehen kilometroa, eta, tipi-tapa, hamaika egunez gelditu gabe jarraituko du lasterketak, "HitzEkin" lelopean aurtengoan. Hizperri horren bidez, "euskaldun proaktiboen" beharra azpimarratu nahi dute antolatzaileek, "konbentzimendutik ekintzara, praktikara, jauzi egin behar baita".

Eguraldiak lagundu ez badu ere, jendetza batu da Korrikaren lehendabiziko kilometroetan. Une zirraragarriak bizi izan dira, eta agerian geratu da herritarrek pozarren, gogotsu eta ilusioz hartu dutela euskararen aldeko ekimen nagusia.

Argazkiak

Ibilbideari dagokionez, arratsaldean Aiaraldean ibili ostean, gauean Bizkaian sartu da lekukoa, eskuz esku, eta ostiral honetan bertan iritsiko da lehenengo euskal hiriburura, 17:00etan sartuko baita Gasteizera.

Biharamunean, apirilaren 2an, Iruñean izango da; apirilaren 4an, Donibane Garazi eta Maule zapalduko ditu; apirilaren 6an, Bilbo; apirilaren 9an, azken-aurreko etapan, Baiona; eta apirilaren 10ean, Añorgatik sartuko da Korrika Donostiara, 07:30 aldera.

Mezuaren irakurketa eta amaierako jai handiaren hasiera 12:30erako aurreikusita dago, Donostiako Boulevarden.

"Ika, ika, ika, hemen dator Korrika!" eta "Tipi-tapa, tipi-tapa, Korrika!" oihu artean, etengabe entzungo da "HitzEkin" Nerea Urbizuk aurtengo ediziorako konposatutako kantua, Sustrai Colinak hitzez jantzitakoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena