Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Igandean, 15 litro baino gehiago pila litezke, eta zaparradak botako ditu, tarteka handiak eta trumoitsuak, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Astelehenean, 20 litro pila litezke, eta gogorrago botako du kostaldean.

Euritza. Argazkia: EFE
Euritza. Argazkia: EFE
Euritza. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abisu horia ezarri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara prezipitazio handiak espero baitira EAE osoan. 

Igandean, 15:00etatik aurrera, zaparrada ertainak botako ditu, eta baliteke zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea. Arratsaldean barnealdean botako du gehien, eta azken orduetan kostaldean. 15 litro pila litezke metro koadroko. 

Astelehen goizean, antzeko tenorea izango du Euskal Herriko zeruak, eta euria egingo du nonahi eta noiznahi. Zaparrada ertainak botako ditu, eta baliteke zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea, bereziki kostaldean eta inguruko eremuetan. Ez da baztertzen goizaldean zenbait lekutan metro koadroko 20-40 litro ere pilatzea 3-4 orduan. Euskalmeten abisu horia 09:00ak arte egongo da indarrean. 

Aemetek ere abisu horia ezarri du Nafarroako ipar partean igande gauerdian hasi eta asteleheneko 07:00ak arte, euri zaparra handiak egitea espero baita. 

Astearte goizean, eguraldia apur bat lasaiagoa izango da, baina ez du luze iraungo. Goizean goiz, lanbroa eta lainoa sortuko dira, eta ostarteak agertuko dira goizean. Arratsaldean, ostera, ezegonkortasuna areagotu ahala, hodeiak garatuko dira eta zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzen bat ere izan daiteke. Mendebaldeko haize suabea nagusituko da leku gehienetan, baina kostaldetik hurbil biziago ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Asteazkenean ere, euria egingo du, baina ordutik aurrera atertzeko eta zeruak argitzeko joera nagusituko da.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Nafarroa Araba Iparraldea argazkiak Alerta meteorologikoak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Albisteak Gaur Eguneko albisteak